HHH es un proyecto que pretende ser mediador y herramienta para visibilizar personas y colectivos que trabajan con y para las plantas, con el fin de expandir su conocimiento. HHH proiektuak, landareekin lanean diharduen pertsona eta kolektiboen bisibilizaziorako tresneria izan nahi du. HHH project looks for people and colectives who work with plants to spread their knowledge.

18.4.11

Olatz eta Mikel




Olatz Odiaga Ortiz.ekin izan gara hizketan eta bere hitzetatik ikasitakoa eskaintzen dizuegu.


Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren kontseiluko bazkide da (Mundaka, Bizkaia). Olatz eta Mikelen lanbidea “baratza aire zabalean” bezala katalogatua dago eta nekazaritza organikoa lantzen dute. Olatzek haurtzarotik bere gurasoak, etxe ondoan zuten lursail txiki batean lanean ikusi izan ditu eta horrek lorategigintza ikasketak burutzera eraman zuen Mendikoi-Fraisoro Nekazaritza eskolan. Etxetik hurbil lan egiten dute eta hori eskertzekoa da haien ustez. 4000m2 lur dituzte aire zabalean eta 700m2 lur negutegian. 4000M2 horietatik 2000m2 etxe ondoko landan aurkitzen dira Mundakako Errekatxu auzoan; gainontzeko 2000m2.ak eta negutegia, aldiz, Busturian daude, Madariaga dorrearen ondoan.


Lan egiteko moduari galdetzen diogunean “calendario biodinamico”.a liburua erakusten digu. Liburu hau da haien asoziazioak, rotazioak eta kultibo aldaketak egiteko erabiltzen duten inforamazio iturri nagusiena. “Monocultivo”.a baztertzen dute eta kultibo ezberdinak lantzen dituzte , etengabe aldatzen dituztenak barietate zabalago bat eskeintzeko. Ortobarazkiak bikoteetan landatzeaz gain, loradun landareak tartekatzen dituzte albahaca, tageteak eta salvia bezalakoak eta aromatikoak inguruan lerrokatuak jartzen dituzte, hesi bezala lan egin dezaten. Urtebete daramate soilik asoziazioekin eta oraindik ez dakite ondo funtzionatuko ote duen, gaixotasun gehienak behin lehen urtea igaro ondoren agertzen hasten direlako baina orain arte ez dute inolako arazorik izan eta oso pozik daude asoziazioekin lortu daitekeenarekin. Kontutan izan behar da ez dutela inolako izurri botikarik erabiltzen eta sistema honek asko laguntzen diela eraso horietatik babesteko; barazkien zaporean ere aldaketa bat antzeman dutela aipatzen du Olatzek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario